Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Adi, adi, adi, Euskara jalgi hadi!

Urtero bezala Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara gure ikastetxean. Izan ere, euskara euskaldunon altxorrik preziatuena da.

 

Besteak beste, hauek izan dira gure egitarauaren ekitaldirik deigarrienak: Ipuin kontalariak gure ikastetxeko txikienentzat, magia ikuskizunak LH eta DBH-koentzat, munduari bizikletaz bira eman dioten bi hizlariren kontakizuna 1. Batxilergokoentzat eta Mintzodromoa eta Agur Etxebeste pelikula Florida zinemetan 2. Batxilergoko ikasleentzat. Kantak, dantza eta koreografia dibertigarriak ez dira faltako gure ikastetxea girotzeko.

 

Eta zertarako erabili euskara? Besteak beste elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, elkarrekin jolasteko, elkar ulertzeko eta elkarren ondoan ibiltzeko.

 

Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula gure klaseak, gure jolastokiak, gure paretak, gure solasaldiak, gure aisialdia, gure harremanak... eta nola ez, gure ikastetxea.

 

 

 

Como todos los años estamos celebrando el Día Internacional del Euskera en nuestro colegio. De hecho, el euskera es el tesoro más preciado de los vascos.

 

Entre las actividades más llamativas de nuestro programa destacan los cuentacuentos para los más pequeños de nuestro centro, los espectáculos de magia para los de primaria y secundaria, el relato de dos ponentes que han dado la vuelta al mundo en bicicleta para los alumnos de 1º de Bachillerato y Mintzodromo y la película "Agur Etxebeste" en los cines Florida en 2º de Bachillerato. No faltarán canciones, bailes y divertidas coreografías para ambientar nuestro centro.

 

¿Y para qué utilizar el euskera? Entre otras cosas, para convivir, dialogar, escucharse, jugar, entenderse y caminar juntos.

 

Para terminar, hoy sí, pero los próximos 365 días también tenemos que colorear en euskera nuestras clases, nuestros patios, nuestras paredes, nuestras conversaciones, nuestro tiempo libre, nuestras relaciones ... y cómo no, nuestro colegio.




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies