Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Euskararik onena erabiltzen duzuna

Urtero bezala Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu gure ikastetxean. Izan ere, euskara euskaldunon altxorrik preziatuena da.

 

Besteak beste, hauek izan dira gure egitarauaren ekitaldirik deigarrienak: Ipuin kontalariak gure ikastetxeko txikienentzat, magia ikuskizunak LH eta DBH-koentzat, munduari bizikletaz bira eman dioten bi hizlarien kontakizuna 1. Batxilergokoentzat eta Errementari pelikula Florida zinemetan 2. Batxilergoko ikasleentzat. Kantak, dantza eta koreografia dibertigarriak ez dira falta izan gure ikastetxea girotzeko. Ez da, ez, egitarau makala izan!!!.

 

Ikastetxeko sarreran ere Potolintxo etorri zaigu bisitan paperezko hegazkin erraldoi batean. Dakizuenez Potolintxo euskara hitz egitera animatzen gaituen pertsonaia maitagarria da. Euskararen erabilera handitzearen beharraz aritu gara Normalkuntza taldekook lanean.

 

Eta zertarako erabili euskara? Besteak beste elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, elkarrekin jolasteko, elkar ulertzeko eta elkarren ondoan ibiltzeko.

 

Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula gure klaseak, gure jolastokiak, gure paretak, gure solasaldiak, gure aisialdia, gure harremanak... eta nola ez, gure ikastetxea.




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies