Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Espazioara egindako bidaiari amaiera

2.mailako ikasleok, urte berriari, ospakizun berezi batekin eman genion hasiera. Urtarrilaren lehenengoko astean, familiartekoak, geletara gonbidatu genituen, hilabete luze batean gauzatutako proiektu interdiziplinarrari buruz aurkezpen bat egiteko.

 

Aste horietan egin genituen aktibitate ezberdinen bitartez, non Eguzki-Sistemari buruzko edukin desberdinak ikasi genituen eta ,aldi berean ere, talde laneko koebaluazio eta autoebaluazioak egin genituen, Espazioara bidaiatu genuen "espaziontzi-talde" guztiek, barneratutako guztia gure etxekoei, erakusteko, Lapbook bat egin genuen, eta egun berezi horretan, gu izan ginen, aurkezpen horien protagonistak, azalpen guztiak guk egin baitgenituen. Azken finean, hori izan baitzen gure produktu finala.

 

Eta bidaia horri amaiera emateko, eta gurasoek, guk bezain beste ikasi zuten konprobatzeko, lehiaketa bat prestatu genuen galdera-erantzunekin, non erruleta baten bitartez, guraso guztiak partaide izan ziren eta Eguzki-Sistemari buruzko galdereei erantzun behar izan zieten taldeka.

 

Zenbat ikasi dugun talde lanean lan egiten eta bakoitzak bere ardurak dituenean, betebehar batzuk ere dituela ohartarazten!

 

ARGAZKIAK




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies