Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Euskara egunari bai!

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezpera ospatu genuen abenduko hasierako astean eta begi bistakoa da Mariasen ekitaldirik ez zitzaigula falta izan Euskararen Egun berezi hori ospatzeko.

 

Hala da, ipuin kontaketa musikatua gure ikastetxeko txikienentzat, magia ekitaldia LH-koentzat, euskara jaialdia DBh-koentzat munduari bizikletaz bira eman zioten bi hizlariren kontakizuna 1. Batxilergokoentzat eta antzerki eta zinema saioa 2. Batxilergoko ikasleentzat. Euskararen aldeko dekalogoa...Ez da, ez, egitarau makala izan!!!.
Ikastetxeko sarreran ere neskatila eta mutiko bat osatu ditugu guztion artean euskararen ibilbidea eraikitzen joateko, guztion ekarpena euskarari egiteko. Pausoz pausoz...

 

"Hutsuneak betez, bihotzetik ahora" dio aurtengo ikastetxeko gure leloa ikasturte honetan zehar gogoan izan dezakeguna. Zabaldu nahi dugun mezuan euskara gure bizitzarako gakoa dela diogu. Elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, elkarrekin jolasteko, elkar ulertzeko tresna, elkarren ondoan ibiltzeko alegia.
El objetivo principal del lema de este año es una apuesta firme por armar y construir el puzle que conforme el euskera, completando sus huecos o debilidades con el fin de darle una voz propia. Un puzle es entretenimiento y además exige el esfuerzo y la unión de todos nosotros. Por eso mismo es indispensable la colaboración de todos los miembros de nuestra comunidad educativa, cada una de las piezas aporta vida y color al mural que estuvo durante una semana en la entrada principal de nuestro colegio.

 

Baina horretarako Marianistas ikastetxeko ikasle, irakasle, begirale, monitore eta gurasoak euskal kultura ezagutzea, euskara jakitea edo jakiteko grina izatea, jarrera positiboa eta abegi ona egitea behar beharrezkoa da.
Horregatik, Normalkuntza eta Basquekide taldeek euskara ikasten, euskara erabiltzen, euskara hedatzen eta euskara maitatzen ari diren zu eta gu bezalako ehundaka pertsona omendu nahi ditu atzo, gaur eta beti. Euskarak 365 egun dituelako.

 

Ikasgeletan euskaraz solasean ari direnei, euskal kantak dakizkitenei, ikastetxetik ateratzean euskaraz hitz egiten saiatzen direnei, jolastokian elkarri beraien kontuak kontatzen dizkiotenei, jantokian bazkaria euskaraz eskatzen duenari, saskibaloi edo futboleko partida hasi aurretik euskaraz aholkuak ematen dituenei, batxilergoa euskaraz ikasteko ilusioa dutenei, unibertsitate ikasketak euskaraz burutu nahi dituztenei..

 

... eta noski egunero euskara ahoan duten ikastetxeko beste kide guztiak ere bai. Bere ahaleginarekin , euskaraz bizitzea ahalbidetzen baitute. Eta dudarik gabe, guztion kontua da, gurea, guztiona, denona.

 

Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula gure klaseak, gure jolastokiak, gure paretak, gure solasaldiak, gure aisialdia, gure harremanak... eta nola ez, gure ikastetxea.

 

ARGAZKIAK




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies