Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Eginoko konbibentziak

Pasa den ostegunean, 1. Batxilergoko C, D eta E klaseak Eginora joan ginen goiza pasatzera.

Guztiok izan genuen aukera elkar askoz hobeto ezagutzeko eta dibertitzeko, baina batez ere gure barnearekin konektatzeko.

Tutoreek - Koldok, Ikerrek eta Álvarok - oroitarazi gintuzten Batxilergoko garrantziaz, eta azaldu ziguten noraino zen ezinbestekoa gure etorkizuna ondo eraikitzea.

Egin genituen ekintzen artean, Johari-ren Leihoa nabarmendu zen: talde txikitan sakabanaturik, paper batean gure nortasunaren ezaugarriak idazteari ekin genion; ostean, besteek gure paperak irakur zitzaketen, gutaz zeukaten ikuspuntua gehituz, guk jakin genezan.

Azkenik, meza batean parte hartzea eskaini ziguten, eta egun horretan hausnarturiko gauza guztiak lotzen zituen ipuin bat irakurri ondoren, Gasteizera itzuli ginen.

 

Esti Alonso-Chema Piñero

 

ARGAZKIAK




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies