Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


3. DBH-ko bizikidetzak

Duela aste batzuk 3. mailako ikasleok joan ginen Barriara elkarrekin eguna pasatzera.

 

Rosanaren abesti baten bidez otoitza egiteko aukera izan genuen. Ondoren, jolas bat egin genuen eta gure tutoreei irabazi genien. Barre egin eta gero elkar ezagutzeko momentua heldu zen, eta binaka jarrita besteari galderak eginez klaseko ezezagunak hobeto ezagutu genituen. Aurtengo leloa lantzeko denbora izan genuen, eta espero genuena baino askoz lehenago bueltatzeko ordua heldu zen.

Bizikidetzetan oso ondo pasatu dugu, beste klasekoekin harremanak sortzeko aukera zoragarria iruditzen zait eta irrikitan nago hurrengo kurtsokoa egiteko.

Pasa den astean eskutitz berezi bat ekarri zuen postariak eta gurasoek poz-pozik jarri ziren hau irakurtzean. Ez dakit ze demontre jarriko ote zuen bertan...

 

ARGAZKIAK




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies