Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


Euskararen Eguna 2016

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezpera ospatu dugu gaur, abenduaren 2a, eta begi bistakoa da Mariasen ekitaldirik ez zaigula falta izan Euskararen Egun berezi hau ospatzeko.

Hala da, ipuin kontalariak gure ikastetxeko txikienentzat, herrikirolak eta zesta-punta erakustaldia LH-koentzat, euskara jaialdia DBh-koentzat munduari bizikletaz bira eman dioten bi hizlariren kontakizuna 1. Batxilergokoentzat eta antzerki saioa 2. Batxilergoko ikasleentzat. Ez da, ez, egitarau makala izan!!!.


Ikastetxeko sarreran ere bi urrats sendo marraztu dira guztion artean euskararen ibilbidea eraikitzen joateko, guztion ekarpena euskarari egiteko. Pausoz pausoz...


"Ezina urratsez egina" dio aurtengo ikastetxeko gure leloa. Zabaldu nahi dugun mezuan euskara gure bizitzarako gakoa dela diogu. Elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, elkarrekin jolasteko, elkar ulertzeko tresna, elkarren ondoan ibiltzeko alegia.


Baina horretarako Marianistas ikastetxeko ikasle, irakasle, begirale, monitore eta gurasoak euskal kultura ezagutzea, euskara jakitea edo jakiteko grina izatea, jarrera positiboa eta abegi ona egitea behar beharrezkoa da.
Horregatik, Normalkuntza eta Basquekide taldeek euskara ikasten, euskara erabiltzen, euskara hedatzen eta euskara maitatzen ari diren zu eta gu bezalako ehundaka pertsona omendu nahi ditu gaur:
ikasgeletan euskaraz solasean ari direnei, euskal kantak dakizkitenei, ikastetxetik ateratzean euskaraz hitz egiten saiatzen direnei, jolastokian elkarri beraien kontuak kontatzen dizkiotenei, jantokian bazkaria euskaraz eskatzen duenari, saskibaloi edo futboleko partida hasi aurretik euskaraz aholkuak ematen dituenei, batxilergoa euskaraz ikasteko ilusioa dutenei, unibertsitate ikasketak euskaraz burutu nahi dituztenei..


... eta noski egunero euskara ahoan duten ikastetxeko beste kide guztiak ere bai. Bere ahaleginarekin , euskaraz bizitzea ahalbidetzen baitute. Eta dudarik gabe, guztion kontua da, gurea, guztiona, denona.


Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula gure klaseak, gure jolastokiak, gure paretak, gure solasaldiak, gure aisialdia, gure harremanak... eta nola ez, gure ikastetxea.


Benetan egun ona pasa dugula!!!

 

ARGAZKIAK




© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies