Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos de interés. Más información

NOTICIAS


DBH-ko 1. maila Irrati Tailerra - Albistegia

 

 

 

Pasa den egunean irrati saio bat izan nuen nire klasekoekin. Zortzietan Andre Mari Zuriaren enparantzan bildu ginen eta RNE izeneko irratira abiatu ginen.

 

Han kazetarien lana nola den ikusi genuen eta kazetari batek bere ordenagailua erabiltzen irakatsi zigun. Gero soinu teknikoak bere lana erakutsi zigun.

 

 

 

Ondoren grabaketa bat egin zuten eta klaseko bi pertsona mikrofonoaren aurrean eseri ziren baina ez zuten hitz egin. Hori egin eta gero, bi taldetan banatu ginen eta telebista aretoa erakutsi ziguten. Bai kamera handiak eta garestiak!


Geroago hiru taldetan banatu ginen eta alde zaharrera joan ginen inkesta bat egitera. Gurea kirolei buruz zen. Ondoren elkarrizketa egin genion Imanoli, Udaletxeko Gaztedi Zerbitzuan lan egiten duen tekniko bati eta gauza asko kontatu zizkigun.


Bukatzean, ordu erdia eman ziguten atsedenaldia izateko. Ondoren areto batera joan eta albisteak prestatu genituen. Nik egindako elkarrizketari buruz idatzi nuen. Azkenik berri guztiak grabatu genituen benetako albistegi osatu arte etxera joan aurretik.


1.go mailako ikasle bat, beste guztien izenean

 

Pincha en los enlaces de abajo con el bot�n derecho del rat�n y selecciona Guardar enlace como...para descargarte el programa de cada clase.

 

1� ESO A

1� ESO B

1� ESO C

1� ESO D





© Colegio Santa María Ikastetxea · c/ Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Álava · Teléfono: 945 134 107 · info@marias-gasteiz.org

Aviso Legal · Política de Privacidad · Cookies